OSCAR DE MARCOSEN EGOERA

Oscar de Marcos: Ulrike Muschaweck sendagileareakin kontsulta pasako du Munichen maiatzaren 23an eta pubalgiaren ondorioz alde biko “sports hernia” ren diagnostikoa baieztatuz gero, ebakuntza egingo zaio maiatzaren 24an.

 

SARRERAK LAS PALMASERAKO

Maiatzaren 8an jokatuko den UD Las Palmas-Athletic Club partidarako sarrerak erosteko inskribatu diren pertsonek euren sarrerak hartu dezakete maiatzaren 5ean, ostegunean, San Mameseko txarteldegietan, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 19:00etara.

 

               

ATHLETIC CLUB-ATLETICO MADRIL, DEIALDIA

Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Atletico Madrilen aurka jokatzeko: Iraizoz, Bóveda, Elustondo, San José, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Iago Herrerín, Susaeta, Williams, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Viguera, Raúl García, Balenziaga, I.Lekue.

 

 

MALAGA 0 – ATHLETIC CLUB 1: AKETXEK BERDINDU DU, PENALTIZ AZKEN MINUTUAN

Bilbao Athleticek puntu bat erreskatatzea lortu du 90. minutuan, Aketxek penaltiz sartutako golari esker. Minutu bat lehenago, Cordoba area barruan sartu zen ezker aldetik eta errekortea barrura egitean, atzelari batek lurrera bota zuen. Berdinketak justizia egin zuen talde zurigorriak jokoaren kontrol handiago eta gol aukera gehiago -argiena Guarrotxenarena lehen zatian-, izan zituen-eta. Bere aldetik, Mirandesek estrategia jokaldietan sortu zuen arriskua.