ATHLETIC CLUB-ATLETICO MADRIL, DEIALDIA

Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Atletico Madrilen aurka jokatzeko: Iraizoz, Bóveda, Elustondo, San José, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Iago Herrerín, Susaeta, Williams, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Viguera, Raúl García, Balenziaga, I.Lekue.

 

 

MALAGA 0 – ATHLETIC CLUB 1: AKETXEK BERDINDU DU, PENALTIZ AZKEN MINUTUAN

Bilbao Athleticek puntu bat erreskatatzea lortu du 90. minutuan, Aketxek penaltiz sartutako golari esker. Minutu bat lehenago, Cordoba area barruan sartu zen ezker aldetik eta errekortea barrura egitean, atzelari batek lurrera bota zuen. Berdinketak justizia egin zuen talde zurigorriak jokoaren kontrol handiago eta gol aukera gehiago -argiena Guarrotxenarena lehen zatian-, izan zituen-eta. Bere aldetik, Mirandesek estrategia jokaldietan sortu zuen arriskua.

 

ATHLETIC CLUB – RAYO VALLECANO

Athletic Clubek 1-0 irabazi zion atzo Rayo Vallecano taldeari San Mamesen. Iñaki Williamsek egin zuen gol bakarra.

Hiru puntu gehiago, 51 jada, hamarreko aldea atzetik datozenekiko eta Liga amaitu arte beste hamazortzi daude jokoan.

Malagara joan baino lehen UEL-ko itzulikoa dugu zain, erronka zaila eta are gehiago nekea eta dagoen lesionatu zerrenda kontuan hartuta, baina talde honek ez dauka kanporaketa abandonatzeko inolako asmorik.

THINKING FOOTBALL

Atzo, Thinking Football Film Festival zinema eta futbol jaialdiaren bigarren jardunaldia ospatu zen Bilboko BBK Aretoan (Lopez de Haro Kale Nagusia, 19), Athletic Club Fundazioak eta BBK Aretoak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzaz.